XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKERRAK EMATEA Zure bidea, Jauna, erakutsi zaidazu, zure gogoa beti zuzen egin dezadan eta nere biotza zure bildurrez bete dedin.

Biotz-biotzez goretsiko zaitut nik, Jauna, eskerrak Zuri sekulako.

Zure-neretzako maitetasuna neurrigabekoa izan bait da, inpernutik ni kentzeraño. (85. garren Salmotik, 11-13).

Zu zera bai nere Jauna; nik Zu gabe, nun zoriona? (15, garren Salmotik 2).

Aren ondotik bide zuzenez ni banoa, Aren izena bai gozoa! (23, garren Salmotik 3).

Gorde nazazu, Jauna, zure begi ninia bezela (16, garren Salmotik 8).

Oben neke edo penitentzia bete len bait-len.